.wav

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

NIRE LEHEN PODCASTA

LIZENTZIA BERRIAK


        Denok dakigunez, edozein motatako artxiboak aurki ditzakegu interneten nabigatuz gero; argazkiak, musika, bideoak, pdf-ak, ipuinak, etab. Baina normala denez, hauetako bakoitzak egile bat du, eta askotan, hori kontutan hartu gabe erabiltzen ditugu, ondorioak ezagutu gabe. Beraz, garrantzitsua da jakitea artxibo horien atzean, egile-eskubideak deritzona badagoela. Honek esan nahi du egile bakoitzak erabakitzen duela nork, nola edota zertarako erabil daitekeen bere artxiboa. Honetaz arduratzeko, copyright, copyleft eta creative commons izeneko lizentziak daude, eta hauek ezagutzea komenigarria denez, bakoitza zertarako erabiltzen den azalduko dizuet.

EGILE-ESKUBIDEAK: COPYRIGHT, COPYLEFT ETA CREATIVE COMMONS


COPYRIGHT:
      Lizentzia oso ezaguna, zeinak obraren egileak berak bakarrik erabiltzea eta berarekin nahi duena egin dezakeen pertsona bakarra bera izatea ahalbidetzen duen. Norbaitek obraren edukia erabili nahi izatekotan, lehenik egileari ordaindu eta baimena eskatu beharko dio. Gainera, obraren ondoan inolako legezko-abisua edo © ikurra agertzen ez bada,  obra copyright lizentziaren menpe dagoela esan nahi du. Aipatzekoa da ere, Espainiako araudiak diola obraren egilearen heriotzatik 70 pasa badira, edonork erabili dezakeela inongo trabarik izan gabe.
COPYLEFT:
 Honako lizentzia lehen aipatutako copyright lizentziaren aurkakotzat jotzen da, eta c hizkia arderantzizkatua zirkulu baten barruan erabiltzen da irudikatzeko sinbolo bezala. Lizentzia honek bermatzen du edozeinek erabili, aldatu edota banatu dezakeela aurkitzen duen lana, baina beti egilearen nahiaren arabera. Hau da, egileak erabiltzen du lehenagotik komertzial erabilera izan dezakeen edo ez. Beraz, esan dezakegu obra baten banaketa zihurtatzen dela baina egileak erabileraren eskubideak mugatzen dituela.
Copyleft lizentzia mota asko daude, honako hauek izanik garrantzitsuenak; General Public License (GPL), softwaregintzan erabilia dena batez ere, eta Creative Commons, lan eta ekoizpen kulturalekin erlazionatuak direnak.
CREATIVE COMMONS:
Esan dezakegu lizentzia hau Copyleften errotik ateratako dela, eta bere sinboloa bi c zirkulu baten barruan duena da. Lizentzia dohakoa da, eta ez du erregistrurik behar, baina derrigorez obraren erabiltzaile guztiek egilea nor den aipatu behar dute, hau da, egilearen aitorpena egin behar dute nahitanahiez, eta lizentzia abisua jarri ere. Lizentzia honek 4 ikur erabiltzen ditu;
1.Aitorpena (Attribution): Egileak ez garenok obra hedatu, kopiatu eta erakutsi ahal dezakegu eta edukien iturriak aipatzeraderrigortzen du. Labardura: BY
2.Ez Komertzialik ( Non Commercial): Jatorrizko eta eratorrizko lanak  hedatu, kopiatu eta erakutsi ahal ditzakegu eta edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzera derrigortzen du. Laburdura : NC
3.Lan eratorririk gabe ( No Derivate Works): edukiak elkarbanatu, Kopiatu eta erakutsi ahal ditzakegu baina inongo aldaketarik egin gabeLaburdura: ND
4.Partekartu berdin (Share Alike): lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du . Laburdura: SA
Horrela, lau atributu hauek konbinatuz 6 Creative Commons lizentzia desberdinak erabil ditzakegu.



1-Orrialde honetatik hartutako informazioa

2-Orrialde honetatik hartutako informazioa