.wav

2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

PORTAFOLIOEN INPLEMENTAZIOA


Aurreko blogean aipatu dudan bezala, portafolioa hezkuntza munduan asko garatu den tresna elektronikoa da, eta oso erabilgarria gainera. Hau teknologia berrien hazkundeak eragin du batik bat,
errazago komunikatzea eta kontaktuan egotea ahalbidetuz.
 Tresna eroso hau zer den argi izan ondoren, hau baita portafolioa sortzeko beharrezkoa den lehenengo pausua, erabiliko ditugun erramintei erraparatuko diegu;
 Portafolioa sortzeko hainbat erraminta desberdin nahastu daitezke, ez dugu zertan erraminta bakarra erabili behar, baina zer egin nahi dugun kontutan hartu behar dugu erraminta bat edo bestea erabiltzeko.
Adibidez, dokumentuak sortu, argazkiak igo edota aurkezpenak sortu nahi badituzu, hurrengo hauek erabiltzea da egokiena:
  • Open Office (procesador de textos, presentaciones, creación de tablas, etc.)
  • Microsoft Office Word y Power Point (procesador de textos y creación de presentaciones).

Gune pertsonal online bat sortu nahi baduzu ordea, hauek dira erabili beharko dituzunak;
  • Plataforma blog de Blogger. Esta plataforma es muy sencilla e intuitiva.
  • Plataforma blog de Wordpress. Una plataforma más completa, con más posibilidades para las personas que tienen conocimientos informáticos más amplios.
  • Google sites. Creación de páginas web y su publicación en línea (requiere tener una cuenta de mail)

Bideoekin edo argazkigintzarekin zerikusia duen portafolioa sortu nahi izatekotan, hurrengo hauek dira egokienak;
  • Plataformas online gratuitas para subir vídeos a Internet y compartirlos: YoutubeDailymotion,Vimeo
  • Plataformas online gratuitas para compartir fotografías: FlickrPicasa
Bukatzeko, portafolioa zer den eta hau sortzeko beharrezkoak diren erramintak zeintzuk diren ezagututa, geratzen zaigun azken pausua erraza da. Gustuko duzuna edo garrantzitsua iruditzen zaizuna igo dezakezu zure portafoliora. Nik adibidez, lehendabizi nire portafolioaren itxura zainduko nuke, deigarria, polita eta txukuna eginez. Ondoren, argazkiak eta musika igoko nituzke nire erara pertsonalizatuz, gero horrekin gustura lan egiteko eta nire apunte guztiak bertara igotzeko modu ordenatu batetan. Baina hau ideia bat besterik ez denez, zuk ikusi orain nola sortuko duzun, animo!!




Orrialde honetatik hartutako informazioa  Portafolioa egiteko gunea

ZER DA PORTAFOLIO BAT?








     Portafolio elektronikoa gaur egun oso erabilgarria den tresna da, zeina gero eta geihago erabiltzen den ikas-irakas prozesuetan, hezkuntza arloan orokorki. Baina, zergatik? Honen erabilgarritasuna ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da jakitea zehazki zertan datzan.

     Aipatutako tresna elektroniko honek ahalbidetzen digu, bai irakasle zein ikasleoi, egunerokotasunean egindako lanak edota ikasitako guztia web-ean zintzilikatzen, portafolioan hain zuzen. Horrela, irakasleak ikasleak egindako lanaren segimentua egin dezake era erraz batean, eta zein egun edota ordutan egin duen ere kontrolatu, lanak egin behar dituen eperako egiten dituen edo ez jakiteko.Aldi berean, esan daiteke modu honetara ikaslea "derrigortzen" dela egunerokotasunean lan egitera eta ez azterketaren bezperan. Beraz, esan dezakegu portafolioaren helburua ikaslearen irakaskuntza dela, modu kontrolatu bat erabiltzeak hori lortzea bermatzen duelarik.

     Portafolio elektronikoak ikaslearen aurrerabide akademikoa erakusteaz gain, ahalbidetzen du ere hausnarketa egitera. Hau da, lanak modifikatu daitezke edota informazioa gehitu ere.

     Aurrekoarekin lotuta, argi dago ikasketekin zerikusia dituzten lanak edota pdf-ak gorde daitezkeela portalofioan, baina horretaz gain, gustoko musika, bideoak edota argazkiak gordetzeko ere baliagarria suerta zaitzakegu tresna elektroniko hau.


Orrialde honetatik hartutako informazioa.


2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

FOLKSONOMIA





Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke[1]:
  • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
  • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da[2]. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious.


 Wikipedia-tik hartua

GADGETSAK JARTZEN IKASI




Oraindik ez dakizula gadgets bat nola jartzen den? Ba ikus ezazu bideoa eta zure bloga modernizatu!!

ETIKETAK JARTZEN IKASI



Etiketak nola jartzen diren ikasi nahi duzu? Ba hurrengo bideo interesgarri hau ikusi eta listo, baduzu!!

KULTURA ANIZTASUNA BIDEOA


MUNDUKO ANIZTASUNA