.wav

2016(e)ko irailaren 19(a), astelehena

ZER DA PORTAFOLIO BAT?








     Portafolio elektronikoa gaur egun oso erabilgarria den tresna da, zeina gero eta geihago erabiltzen den ikas-irakas prozesuetan, hezkuntza arloan orokorki. Baina, zergatik? Honen erabilgarritasuna ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da jakitea zehazki zertan datzan.

     Aipatutako tresna elektroniko honek ahalbidetzen digu, bai irakasle zein ikasleoi, egunerokotasunean egindako lanak edota ikasitako guztia web-ean zintzilikatzen, portafolioan hain zuzen. Horrela, irakasleak ikasleak egindako lanaren segimentua egin dezake era erraz batean, eta zein egun edota ordutan egin duen ere kontrolatu, lanak egin behar dituen eperako egiten dituen edo ez jakiteko.Aldi berean, esan daiteke modu honetara ikaslea "derrigortzen" dela egunerokotasunean lan egitera eta ez azterketaren bezperan. Beraz, esan dezakegu portafolioaren helburua ikaslearen irakaskuntza dela, modu kontrolatu bat erabiltzeak hori lortzea bermatzen duelarik.

     Portafolio elektronikoak ikaslearen aurrerabide akademikoa erakusteaz gain, ahalbidetzen du ere hausnarketa egitera. Hau da, lanak modifikatu daitezke edota informazioa gehitu ere.

     Aurrekoarekin lotuta, argi dago ikasketekin zerikusia dituzten lanak edota pdf-ak gorde daitezkeela portalofioan, baina horretaz gain, gustoko musika, bideoak edota argazkiak gordetzeko ere baliagarria suerta zaitzakegu tresna elektroniko hau.


Orrialde honetatik hartutako informazioa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina